3. saioa: Nor da? Ezagutu gure lagunak irakurmena Ana eta Michael gure lagunak Euskal Herrian daude. Baina, nortzuk dira? Zer dira? Irakurri testuak eta erantzun galderak. Nuestro amigos Ana y Michael están en Euskal Herria. Pero, ¿Quienes son? ¿Qué son? Lee los textos y averígualo. Ana Erneta Ni Ana Erneta naiz. Argentinakoa naiz. Mendozakoa naiz. Mendoza hiri handia da. Orain Buenos Airesen bizi naiz, 35 urte ditut. 1,72 zentimetro naiz eta 66 kilo. Ile beltza dut. Kazetaria naiz Clarin egunkarian. Nire lana oso interesgarria da. Ez nago ezkonduta, eta ez dut seme-alabarik. Gurasoak, ahizpa eta amona bizi gara etxean. Michael Ludwig Ni Michael Ludwig naiz. Alemaniakoa naiz. Berlinen bizi naiz. 40 urte ditut. 1,82 zentimetro naiz eta 83 kilo. Ile zuria dut. Unibertsitateko irakaslea naiz. Hizkuntzalaria naiz. Bakarrik bizi naiz. Banatuta nago. Orain oso ondo bizi naiz. Txakur handi bat dut, Eis. Nire gurasoak Frantziako kostaldean daude oporretan, Nizan. Bi anaia ditut. Nongoa da Ana? Eta Michael? Non bizi da Ana? Eta Michael? Zenbat urte ditu Anak? Eta Michaelek? Zenbat zentimetro da Ana? Eta Michael? Zenbat kilo da Ana? Eta Michael? Zer da Ana? Eta Michael? Nor bizi da Anaren etxean? Eta Michaelen etxean? Ezkonduta al dago Ana? Eta Michael? 3. saioa: Nor da? Nor da? Ana “Euskalduna” hotelean dago. Pozik dago, Euskal Herrian dago eta hori amets handia da. Euskal Etxean egindako lanak ikusten ari da. Anak ariketa hau egin zuen bere Euskal Etxean. Ea orain zuk egin! Ana está en el hotel “Euskalduna”, en donde tiene reservada una habitación. Se ha cumplido su gran sueño: estar en Euskal Herria. Mientras descansa un poco, está repasando un ejercicio de euskara que realizó en su Euskal Etxea. ¡A ver si tú también eres capaz de hacerlo! Euskal pertsonaiak Irakurmena Lotu irudiak eta testuak Relaciona las imágenes con los textos Pedro Miguel Etxenike Zientzialaria da. Oso famatua da. Sari asko ditu eta Euskal Herriko unibertsitatean katedraduna da eta doktorea Cambridgeko Unibertsitatean. Betaurrekoak ditu eta ile zuria. Izabakoa da. Izaba Nafarroan dago, iparraldean. Lucia Lacarra Dantzaria da, oso famatua da. Municheko operako balleteko bakarlaria, solista, da. Zumaiakoa da, baina orain Munichen dago. Lan asko du eta gala asko ditu, famatuena 2007ko Urte Berriko Vienako kontzertua. Ile luzea eta beltza du. Oso argala da. F. Muguruza Abeslaria da. Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria. Bere azken diskoa “Euskal Herria Jamaika Clash” da. Jamaikan grabatuta dago. Diskoko musikariak Euskal Herrikoak eta Jamaikakoak dira. Bere bi anaiak ere- Iñigo eta Javier- musikariak dira. Irungoa da eta Irunen bizi da. Irun Gipuzkoan dago, iparraldean. Ainhoa Arteta Emakume hau Tolosakoa da. Ile horia du. Alaba bat du. Abeslaria da, sopranoa. Lehiaketa asko irabazi ditu. Lehen New Yorken, baina orain Tolosan bizi da. Ile motza du, horia. Erantzun galderak. Contesta las preguntas. Zer da Etxenike? Nongoa da abeslaria? Nongoa da emakumea? Non bizi da abeslaria? Non dago Izaba? Nor da zientzialaria? Nongoa da dantzaria? Non bizi da orain Lucia Lacarra? 3. saioa: Nor da? Entzumena Entzun eta asmatu nor diren gure pertsonaia famatuak Escucha la grabación y adivina quienes son nuestros famosos Txema Olazabal Miren Azkarate Jose Luis Zumeta Bernardo Atxaga Galderak erantzun Nor da emakume hau? a) Emakume hau Miren da. b) Miren emakume hau da. c) Emakume hau Mikel da. Zer da Miren? a) Politikaria Miren da. b) Miren politikaria da. c) Miren Donostiakoa da. Nongoa da Miren? a) Donostiakoa Miren da. b) Miren ez da Donostiakoa. c) Miren Donostiakoa da. Zenbat txaketa ditu Olazabalek? a) bi txaketa berde ditu. b) Hiru c) Txaketa bat du. Zer da Bernardo? a) Idazlea Bernardo da. b) Bernardok liburu asko du. c) Bernardo idazlea da. Nongoa da Bernardo? a) Bernardo Zalduondokoa da. b) Bernardo Asteasuko da. c) Asteasukoa Bernardo da. Noiz bizi da Zumeta? a) Zumeta Usurbilen bizi da. b) Zumeta Usurbilgoa da eta Usurbilen bizi da. c) Zumeta Usurbilgoa da, baina Gorritin bizi da. Nor da margolaria? a) Zumeta margolaria da. b) Usurbilgoa da margolaria. c) Zumeta da margolaria. 3. saioa: Nor da? Irakurriaren ulermena Irakurri testuak eta izenak jarri Lee los textos e identifica a las personas Arantxa bulegaria da. Ile beltza du. Betaurrekoak ditu, bisera ere bai. Ezkonduta dago, bi seme ditu. Alaia da, 40 urte ditu. Betaurrekoak ditu eta ile motza. Mahaian eserita dago. Jertse beltza du. Irakaslea da, orain oporretan dago, Donostian. Hiru lagun ditu ondoan, Marina, Karmen eta Ane. Oso pozik dago Donostian, hiri zoragarria da. Oso pozik dago, oso gaztea da. Mikel da. 13 urte ditu. Mikel Bilbokoa da, baina orain ez da Bilbon bizi. Gernikan bizi da. Orain hondartzen dago, gurasoekin oporretan dago. Mundakan dago. Hau Patxi da. Ez du betaurrekorik, baina bai bibotea. Bibote luzea du. Ile asko du eta pozik dago. Patxi enpresaria da. Lantegian langile asko du. Orain diru asko du eta lasai bizi da. Hiru etxe ditu: Bilbon, Gernikan eta Mediterraneoan. Arantxarekin ezkonduta dago. Garbiñe gaztea da, 25 urte ditu. Baionakoa da, sendagilea da. Orain ez du lanik, baina gustura dago. Garbiñek senargaia du, Mikel. Mikel ez dago argazkian, orain itsasoan dago, surflaria da. Mikel Zarauzkoa da, udaltzaina da. 3. saioa: Nor da? Hiztegia Hartu bi minutu eta saiatu lanbideen izena buruz ikasten Tienes dos minutos para recordar los nombres de los oficios. 3. saioa: Nor da? Binaka- trabajo en parejas A ikaslea Zer da? Kontatu ikaskideari testu hau hirugarren pertsonan Cuenta este texto a tu compañero,-a en tercera persona. Ni baserritarra naiz. 38 urte ditut. Bakarrik bizi naiz eta emaztea nahi dut. Baserri handia dut. Oso langilea naiz eta orain Lazkaoko azokan nago. Gaur jende asko dago eta oso pozik nago. Ni dendaria naiz, harategia dut. 48 urte ditut. Bibote handia dut. Herri txiki batean bizi naiz. Gure herrian denda asko daude eta konpetentzia handia dut. Nire lana oso gogorra da, nire bezeroak oso exigenteak dira. Orain egin esaldi bat edo bi irudiko. Ikaskideak zer lanbide deskribatu duzun asmatu beharko du. Ahora escribe una o dos frases por dibujo. Tu pareja tratará de adivinar qué trabajo has descrito. 3. saioa: Nor da? Binaka- trabajo en parejas B ikaslea Zer da? Egin esaldi bat edo bi irudiko. Ikaskideak zer lanbide deskribatu duzun asmatu beharko du. Kontatu ikaskideari testu hau hirugarren pertsonan Cuenta este texto a tu compañero,-a en tercera persona. Ni medikua naiz. Ile luzea dut eta betaurrekoak ere bai. Gasteizkoa naiz, baina Agurainen bizi naiz. Agurain Araban dago, oso herri polita da. Nire lana ere polita da, baina asteburu batzuetan ez dugu jairik. 36 urte ditut eta ezkonduta nago. Ni igeltseroa naiz. Ile kizkurra dut. 45 urte ditut eta lan handia dut orain. Tafallakoa naiz, baina orain ez naiz Tafallan bizi, Iruñean bizi naiz. Iruñea Tafallatik oso hurbil dago. Orain dibortziatua nago eta bi seme-alaba ditut. Orain egin esaldi bat edo bi irudiko. Ikaskideak zer lanbide deskribatu duzun asmatu beharko du. Ahora escribe una o dos frases por dibujo. Tu pareja tratará de adivinar qué trabajo has descrito. 3. saioa: Nor da? Egin zerrenda ikasgelan eta jaso datu hauek: Elaborad una lista con estos datos en clase: Ikasleen lanbidea Ikaskideen herria Ikaskideen bizitokia Jokoa Orain deskribatu ikasgelako lagun bat Describid a un compañero,-a. A ver si los demás adivinan de quien se trata. Nor da lagun ezkutua? Azken lana Idatzi etxean zure aurkezpena Escribe una breve presentación tuya Nor zara zu? Zer zara zu? Gogoratu! DU: Tiene algo Mikelek gitarra du DITU: tiene varias cosas Mikelek gitarra eta bateria ditu Ni... 3. saioa: Nor da? Ikasgai honetan hau ikasi duzu: Pertsonak deskribatzen Naiz da Dago daude Non eta nongoa Dut ditut N/EN KOA du ditu Alemanian Alemaniakoa Brasilgoa Brasilen Bizi izan aditza Jarri aditza Patxi gaztea ____, 18 urte ____. Lagunak tabernan _____. Taberna handia ____. Mikel Donostiakoa ____, baina ez ___ Donostian bizi. Donosita oso polita _____, hiru hondartza ____. Amaia ez ___ zaharra, 20 urte _____. Paris eta Caracas hiriburuak ______. Non _____ herri hori? Jarri deklinabidea Areti Grezia______ da. Laguna Nafarroa______ da, baina Madril___ bizi da. Begi urdin horiek oso polit____ dira. Khadim Senegal____ da, baina Frantzia___ bizi da. Hori ez da Frantzia_____. Gu Brasil____ bizi gara. Baina ni Lapurdi___ naiz eta laguna Pakistan_____. Erantzun galdera Zer da Txema Olazábal? Nongo da Miren Azkarate? Nor da margolaria? Zer da Bernardo Atxaga? Bernardo Atxaga Gipuzkoan bizi da? 3. saioa: Nor da? BADAKIZU? ¿Sabias que..? Do you know? Weisst du, Saviez—vous que? Vôce sabia? Josune Bereziartu Eskalatzailea. Lazkaokoa, baina Ordizian bizi da. Lazkao eta Ordizia Gipuzkoan daude. Oso eskalatzaile ona da eta sari asko ditu, adibidez Golden Piton Aguard. 9a/a+ eskalatu du, munduan 1. emakumea. http://www.josunebereziartu.com Edurne Pasaban Mendizalea da. Tolosakoa da, baina Altzon bizi da. Altzo herri txikia da, Gipuzkoan dago, Tolosa ondoan. Errekor handia du: 9 zortzimilako (Broad Peak, Nanga Parbat, K2, Gasherbrun I, Gasherbrum II, Lothse, Cho Oyu, Makalu eta Everest) igo ditu. Gero Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarra dago; honek 8 igo ditu. http://www.edurnepasaban.net/ 3. saioa: Nor da? Osagarria Irakurri deskribapena eta aurkitu pertsona. Lee la descripción y adivina de quién se trata Arantxa Garcia Ile kizkurra du eta luzea. 18 urte ditu. Aurpegi zabala du, baina oso neska liraina da, eskuak luzeak eta meheak ditu. Aita Euskal Herrikoa da, baina ama Kubakoa. Luis Arruabarrena 60 urte ditu. Ilezuria da, baina ez burusoila. Hori bai, biboteduna da. Sendagilea da. Ospitalean lan egiten du, Bilbon eta Santurtzin bizi da. Erretzailea da. Marisa Bilbao 20 urte ditu, ilehoria da. Begi urdinak ditu. Ez da ikasle ona eta denda batean egiten du lan. Saltzailea da. Oso neska atsegina da, berritsua. Betaurrekoak ditu. Ile lisoa dauka. Maider Oreja Oso neska bihurria da, 9 urte ditu. Ile hori-horia du. Begiak txiki-txikiak eta bizi-biziak.