6. saioa: Erosketak egiten Erosketak egiten Ana erosketak egitera joan da. Euskal Herriko produktuak ezagutu nahi ditu: gazta, piperrak, ardoa... Ana se ha ido de compras. Quiere conocer los productos de Euskal Herria: Queso del país, pimientos, vino... Entzumena Entzun elkarrizketa eta aukeratu egokiena. Escucha la grabación y elige la opción verdadera. - Zer nahi du Anak? a. janariak b. edariak - Idiazabal gaztak _________esnea du. a. behi b. ardi - Zenbat balio du? a. kiloak 18 € b. gaztak 18 € - Nolakoa da gazta? a. merkea b. garestia - Zenbat balio du Erronkari gaztak? a. 18 € kiloak b. 18 € gaztak - Non dago Erronkari? a. Nafarroan b. Gipuzkoan - Nongoa da ardo beltza? a. Errioxakoa b. Getariakoa - Anaren ustez, txakolina ________ da. a. garestia b. merkea - Anak turismo bulegoko telefonoa nahi du? a. Ez b. bai 6. saioa: Erosketak egiten Binaka- Trabajo en parejas Irakurri elkarrizketa eta erantzun galdera hauek. Leed la trascripción de la conversación de Ana y responded a estas preguntas. Zer elementu berri aurkitu dituzue elkarrizketa honetan? Zer esan nahi dute? Nola erabiltzen dira? - Kaixo, egun on! - Baita zuri ere. Hauek Euskal Herriko produktuak dira? - Bai, denak dira Euskal Herrikoak. Zer nahi duzu, janariak ala edariak? - Beno, janariak nahi ditut. - Gazta hau oso famatua da. Idiazabal gazta da, ardi-esnea du. - Ardi esnea? Eta zenbat balio du. - Tira, merkea da. Kiloak 18 € balio ditu. - Merkea? 18 € - Bai, ez da garestia. - Eta honek zenbat balio du? - Honek? Honek ere 18 € balio ditu. - Hau ere Idiazabalgoa da? - Ez, hau ez da Idiazabalgoa. Hau Erronkarikoa da. - Erronkari Nafarroan dago, ezta? - Bai, probatu nahi dituzu? - Ondo da. Ummmm, oso goxoak daude! - Jarri biak. Biak erosi nahi ditut. - Aizu, ardoa nahi duzu? - Ardoa? Ondo da. - Beltza ala txuria? - Ummmmmmmm - Beltza Errioxakoa da, oso ona da. - Eta zuria? - Zuria txakolina da, Getariakoa da. - Zenbat balio du botilak? - Botila honek 6 € balio ditu. Ez da garestia. - Ez, ondo dago, merkea da. Hori ere nahi dut. Zenbat da? - 62 €. - Primeran. - Oso ondo, mila esker, agur! - Aizu, barkatu. Turismo-bulegoa hurbil dago? - Bai, oso hurbil. Baina, telefonoa nahi duzu? - Bai, mesedez. - Apuntatu: 94 6873214 - Eskerrik asko, agur. - Adio! Hurrengora arte! 6. saioa: Erosketak egiten Bideoa Ikusi bideoa eta jarri elkarrizketak bere lekuan. Después de ver el video, relaciona las conversaciones con las imágenes. Azokan - Egun on! Zer nahi duzue? - Haragia. Bi xerra nahi ditugu. - Zenbat balio du honek? - Kiloak 9 € balio du. - Aizu, gutxi da. Beste xerra bat, mesedez. - Zenbat da? - 4 € - Egun on! Zer nahi duzu? - Arrautzak. Dozena erdia nahi dut. - Zenbat balio du? - 1 € balio du. - Kaixo, zer nahi duzue? - Porruak. - Hemengoak dira? - Jakina! Baserrikoak eta merke-merkeak! - Zenbat nahi duzue? - Dozena bat. - Zenbat da? - 2 € Power Point aurkezpena Oinarrizko elikagaiak Hauek dira janari nagusiak Euskal Herrian ere. Izenik badakizu?  Haragia  Arraina  Zerealak  Esnekiak  Barazkiak  Lekaleak  Frutak  Arrautzak  Edariak 6. saioa: Erosketak egiten Power Point aurkezpen bat ikusiko duzu. Saiatu hiru izen memorizatzen. Ondoren, galdetu ikaskideei. Bukatzeko, binaka taula osatu. Verás una presentación de power point sobre el nombre de los alimentos. Intenta memorizar tres. Después pregunta a tus compañeros como se llaman esos alimentos. Por último completa la tabla en parejas. Haragiak Arrainak Zerealak Esnekiak Lekaleak Frutak Barazkiak Edariak Bestelako produktuak Dendan Osatu elkarrizketak. Completa las conversaciones. - Zer nahi duzu? - Nik, piperrak nahi ____. - Nongoak? Ibarrakoak ala ________? - Ibarrakoak txikiak dira, baina oso _______. - Zenbat balio ____? - 4 € kiloak - Oso ondo. - Zenbat nahi _____? - Kilo erdia, mesedez. - Egun on, zer nahi ______? - Guk... zer da hau? - Hau sagardoa _____. - A! Ez da ardoa, ezta? - Ez, sagardoa da. Merkea da. - ______ balio du? - 3 €. Astigarragakoa da. - A, bai, guk joan ______ dugu sagardotegira. - Bai, giro ona dago. Beno, zenbat botila nahi ______? - Hiru, mesedez. - Oso ondo, bederatzi € dira. dituzu dute ditut Gernikakoak goxoak da dituzue duzue nahi zenbat 6. saioa: Erosketak egiten Barazki -dendan Ordenatu elkarrizketa. Ordena las frases del dialogo. Adibidez... - Kaixo, egun on! Zer moduz? - Oso ondo, eta zu? ... Dendariak - Kaixo, egun on! Zer moduz? - Beno, hauek merke daude. Bi € kiloak. - Besterik nahi duzu? - Bost €. - Ez, eskerrik asko, ez ditut behar. Ongi izan. - Horiek garestiak dira, baina oso onak. - Ogia, letxuga... Barkatu, zenbat tomate nahi dituzu? - Oso ondo. Zazpi euro eta berrogei zentimo dira. - Primeran! Zer nahi duzu? Bezeroak - Oso ondo, eta zu? - Bai, agur. - Baina, zenbat balio dute? - Eta beste horiek? - Ez, oraingoz ez. - Hiru edo lau. Zenbat balio dute? - Nik ogia, letxua eta tomateak nahi ditut. - Oso ondo. Horiek nahi ditut, garestiak. Jarri lau, mesedez. - Tori. Txanponik nahi duzu? Jarri binaka eta antzeztu elkarrizketak. Sin ver como a resuelto la tarea tu compañer@, asignaros un rol (dendari, bezero) y mantener la conversación siguiendo el orden que cada cual ha decidido. Si la conversación es coherente, lo habéis hecho muy bien. Si no lo es, encontrad dónde está el error. Entzumena Erosketa zerrenda Emakume bat, Marisa, bulegoan dago eta etxean falta dituen produktuak erosteko eskatu dio senarrari. Entzun bien arteko elkarrizketa eta aukeratu zerrenda zuzena. Una mujer, Marisa, está en la oficina y le ha pedido a su marido que compre los productos que les hacen falta en casa. Escucha su conversación y elige la lista correcta. 6. saioa: Erosketak egiten Zenbakiak Erosketak egin nahi badituzu, zenbakiak jakin behar dituzu. Hona hemen pista batzuk. Aurkitu nola esaten diren zenbakiak euskaraz. Si quieres ir de compras, te resultará de gran utilidad aprenderte los números. Lee estas pistas y relaciónalas con el número al que se refieren. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 100 1.000 Zenbaki erromatarrak Idatzi zenbaki erromatar batzuk paper zati batean eta eman ikaskideari euskaraz jartzeko. Escribe unos números romanos en un trozo de papel y dáselos a tu compañer@ para que los ponga en euskara. Bat da lehenengo zenbakia. Bederatzi ia-ia hamar da. Betaurrekoak dituenak lau begi omen ditu. Bost dira eskuko hatzak. Hamabi hil ditu urteak. Urtarrila, otsaila... Hamahiru zenbakia txarra da. Hamaika lagunek osatzen dute futbol-taldea. Hamar mandamendu daude. Hamar mendek mila urte. Hiru dira Errege Magoak. Lau bi aldiz zortzi dira. Mende batek ehun urte ditu. Pareja bat bi pertsonak osatzen dute. I-1 V-5 X-10 L-50 C-100 D-500 M-1000 6. saioa: Erosketak egiten Zenbat balio du? Binaka- Trabajo en parejas Egin galdera ikaskideari: Zenbat balio du ...k? Pregunta a tu compañero,-a: Zenbat balio du ...k? A ikaslea B ikasleak Barazkiak Frutak Letxugak 1€ Tomateak 4 € Lekak 6 € Porruak 3 € Patatak 1 € eta 80 zentimo Laranjak 2 € eta 40 zentimo Bananak 5 € Sagarrak 3 € 35 zentimo Meloiak 4 € Kiwiak 5 € 25 zentimo Adibidez... - Zenbat balio du letxugak? - Letxugak bi euro balio ditu/du Gogoratu plurala bada... - Zenbat balio dute marrubiek? - Marrubiek bost euro balio dute/dituzte Zenbat balio dute zure herrian? Zuen herrian eurorik ez badago, zenbat balio dute? Erraza da, kalkulatu. Si en vuestro pueblo no se usa el euro, ¿cuánto valen estos productos? Es fácil, lo podéis calcular. 6. saioa: Erosketak egiten Euroak Ikusi irudiak eta adierazi zenbat euro dauden. Fíjate en las imágenes y escribe cuantos euros hay. Zenbat diru da hori zure herrian? Azokan Antolatu azoka ikasgelan. Azoka honek denetik izango duharategia, okindegia, barazki-denda… Batzuek erosleak izango zarete; besteak dendariak. Erosleek erosketa-zerrenda prestatuko duzue; saltzaileek, denda. Organizad un mercado en clase. Este mercado puede abarcar todo tipo de establecimientos -carnicería, panadería, frutería-. Los que forméis el grupo los clientes haréis la lista de compra; los vendedores organizaréis la tienda. 6. saioa: Erosketak egiten Ikasgai honetan hau ikasi duzu: Erosketak egiteko elkarrizketa xumeak egiten. Informazioa eskatzen eta ulertzen Janarien izena Janari unitate eta kantitateak Balio izan aditza Zenbakiak Deklinatu hitzak Mikel____ dendan dago. Mikel____ porru___ erosi nahi ditu. Letxu____ merkeak dira. Letxu____ ez dute asko balio. Zenbat balio dute sagar____ ? Nik bi kilo sagar ______ nahi ditut. Guk bi dozena arrautza _____ nahi ditugu. Zenbat balio du haragi_____? Nongo____ dira patatak? Patata hauek Araba____ dira. Deklinatu erakusleak nork kasuan, adibidean bezala. Hau ona da. HONEK asko balio du. Hori merkea da. ______ gutxi balio du. Barazki horiek freskoak dira. Barazki ______ itxura ona dute. Hura naturala da. _____ bitamina asko ditu. Haiek baserrikoak dira. _______ zomorroak dituzte. Esne hau baserrikoa da. Esne ______ zapore handia du. Jarri esaldiak ezezka Honek gutxi balio du. Honek ez du gutxi balio Sagardo hau naturala da. Guk sagardotegira joan nahi dugu. Guk janaria behar dugu. Nik diru gutxi dut. Azoka Ordizian dago. Hau azoka da. Lagunek fruta erosi nahi dute. Michaelek gazta nahi du. Gazta hori Idiazabalgoa da. 6. saioa: Erosketak egiten BADAKIZU? ¿Sabias que..? Do you know? Weisst du, Saviez—vous que? Vôce sabia? Zer erosi Euskal Herrian? Euskal Herrira etorri zara eta etxera opariak eraman nahi dituzu, ez dakizu zer erosi, egon lasai guk proposamen batzuk ditugu zuretzat eta. Janariak Idiazabal gazta. Ardi esnearekin egin behar da. Nafarroako eta Gernikako piperrak. Nafarroako piperrak gorriak dira, piper batzuk gozoak dira eta beste batzuk minak. Gernikakoak berdeak eta txikiak dira. Nafarroako zainzuriak. Entsaladan edo maionesa pitin batekin jan ahal dira. Gorbeiako eztia. Ezti naturala da eta oso gozoa. Iparraldeko pastela. Barruan esne krema, txokolatea edo marmelada eraman ahal du. Elizondoko txokolatea. Txokolate beltza da, hurrak ditu eta kiloka erosi behar da. Edariak Patxarana. Basakan fruituekin eta azukrearekin egin behar da. Bazkaldu eta afaldu ondoren edaten da. Txakolina. Mahats zuriaren zuku gozoa da. Arrainarekin edaten da. Nafarroako ardo gorria. Fresko-freskoa edan behar da eta mahats beltzaren zukua alkoholduna da. Haragiarekin edaten da. Sagardoa. Sagarraren zukua da. Botilatik edo kupeletik edan ahal da. Haragiarekin edaten da. Opariak Euskal makila. Zahatoa. Larruzkoa da eta bertan ardoa gordetzen da. Txapela. Buruaren gainean jarri behar da. Lauburua. Euskaldunon sinbolo da. Lau elementuen sinboloa da. Lurra, ura, sua eta haizea. Ikurrina. Euskaldunon bandera eta ikurra da. Zuria, berdea eta gorria. 6. saioa: Erosketak egiten Osagarri Osatu elkarrizketa Osatu elkarrizketa. Hitzak argazki ondoan daude. Completa las conversaciones con las palabras que tienes al lado de la imagen. Fruta-dendan balio bihar arte dago dut sagarrek ditut - Egun on, Maria! - Baita zuri ere! Eguraldi ona _______gaur, ezta? - Bai, ona dago, bai. Zer nahi duzu? - Sagarrak nahi______. Zenbat balio dute______? - Kiloak € bat balio du. - Merke daude. Eman bi kilo. - Marrubiak nahi dituzu? - Ez, marrubirik ez ____nahi. Marrubirik ez dut behar. Meloia nahi dut. - - - Baduzu? - Bai. Ona, gainera! Ofertan dago, ez du asko_______. - Ba, jarri horixe. Zenbat da dena? - 4 euro eta 97 zentimo. - Oso ondo,________. - Bai, agur. Hondartzan baita zuri ere da dago dira dugu dut dute duzu patatarik - Arratsalde on, Martin! - __________, Ane. Zer moduz zaude? - Oso ondo, primeran! Oso eguraldi ona dago gaur, ezta! - Bai oso ona. Gaur aprobetxatu behar______. Nik beltz-beltz joan nahi dut etxera. Beltz-beltz. - Kontuz ibili, Martin, eguzkia arriskutsua____. Krema pixka bat nahi_____? - Bai, krema pixka bat behar____. Bizkarra lehor-lehor dut. - Eskerrik asko, Ane. Nahi al duzu freskagarririk? - Ez, ez naiz egarri. Gose naiz. Hara, patata-saltzailea hor______. - Zenbat balio _____patatek? - 2 €. Oso onak_____. - Ekarri pakete bat mesedez. - Martin, oso onak daude. Nahi duzu_______? - Ez, eskerrik asko. Oso ondo nago horrela. 6. saioa: Erosketak egiten Osagarri Ordenatu zenbakiak Entzun grabazioa eta zenbakiak ordenatu. Escucha la grabación y ordena estos números según su orden de aparición. 78 82 17 107 1.200 517 68 406 327 94 6.000 31 Telefono-zenbakiak Zenbakiak oso inportanteak dira. Adibidez, Anak turismobulegoko telefonoa jakin nahi du. Zuk orain leku hauetako telefonoa jakin nahi baduzu, entzun grabazioa eta aurkitu telefono-zenbakia. Si como Ana quieres conocer el uso de los números de teléfono, escucha la grabación y relaciona los lugares con su número correspondiente. ELIZA ERTZAINA ESKOLA EUSKALTEGIA HAURTZAINDEGIA IGERILEKUA KIROLDEGIA KULTUR ETXEA LIBURUTEGIA SOS DEIAK SUHILTZAILEAK UDALETXEA 943 889231 944 162317 943 228016 944 001289 965 871245 787 987654 600 881225 945 142396 945 141410 900 162312 901 131617 112 6. saioa: Erosketak egiten Binaka- trabajo en parejas Binaka asmatu horrelako beste elkarrizketa bat. Ondoren, antzeztu. Debéis escribir una conversación. Luego, tratad de interpretarla de la forma más natural posible.