KUTSIDAZU IRAKASLEA: ESAN ZERTAN ARI ZARETEN, ikasten, edo lanean edo alferkeria goxo-goxoan, eta zergatik etorri zareten udako eskola honetara 1. IKASLEA: Ni joxe mari naiz, haragizko, haragijale, harakiria Nola ostia esaten da karnicero euskaraz IRAKASLEA: Harakina zara Nongoa zara, zergatik ari zara euskara ikasten 1. IKASLEA: Ba pues porque irungoa naizelako eta euskara da gure herriko ezkontza Hizkuntza El batua de los cojones 2. IKASLEA: Ni juan martin naiz, donostiarra, ekonomia ikasten ari naiz eta euskaltegian ikasi dudana benetakoarekin konparatzera etorri naiz. IRAKASLEA: Euskara jatorra, baserritarrena ikasi nahi duzu 2. IKASLEA: Bai andereƱo, maestra, irakasle andrea IRAKASLEA: koro 3. IKASLEA: Luis nauzue, ikaskide eta irakasle maiteok baina Dei zeniezadakete koldo edo koldobika Aurtengo oporraldia ahintza iorik nire euskara batua aberasteko deliberoa hartu nuen Eta horregatik bertaratu naiz euskaldunen arteko bizipenei pozgarri eta betegarri baiteritzet IRAKASLEA: Zer kontatzen diguzu zutaz 4. IKASLEA: Ni izaskun naiz, ondarrutarra naz baina hernanin nago taberna baten beharrin Euskaldunzaharra naiz eta euskara batua nahi dot ikasi 5. IKASLEA: Pablo beitia aranbarri Apaiza 1. IKASLEA: Ostia barkatu 6. IKASLEA: Miren mendiburu naiz, donostiarra eta psikologoa IRAKASLEA: Eta zer erizten diozu taldearen osasun mentalari 6. IKASLEA: Bikaina, dudarik gabe