8. saioa: Etxekoekin hizketan Entzumena Goiz osoan dendaz denda ibili eta erosketa asko egin ondoren, logelan dago Ana. Ohean etzanda dago, nekatuta. Telefonoa hartu eta amona deitu du. Entzun elkarrizketa eta adierazi esaldiak egia ala gezurra diren. Después de visitar algunas tiendas y realizar un sinfín de compras, Ana está descansando en su habitación. Tumbada en su cama se le ha ocurrido llamar a su abuela. Anak amona deitu du. Escucha la conversación y adivina si las siguientes frases son verdaderas o falsas. Amonari deika  Anaren amona oso ondo dago.  Ana Donostiara joan da.  Anak ez du lehendakaria ezagutu.  Lehendakaria Gasteizen bizi da.  Anak lagun asko ditu Euskal Herrian.  Ana maiteminduta dago.  Anaren ama etxean dago.  Anaren aitak gaur ez du lan egin.  Amonak goizean kamamila edan du.  Anak eta amonak telefonoz hitz egin dute. Bideoa Familia Bideoa ikusiko duzu. Familiako izenak ikasiko dituzu. Ondoren, irudiak eta izenak lotu behar dituzu. Ahora, verás un video. Fíjate con atención y aprende el vocabulario. Luego, tendrás que relacionar las imágenes con sus nombres. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Lotu irudiak eta izenak Relaciona las imágenes y los nombres AHIZPA AITA AITONA ALABA AMA AMONA ANAIA ARREBA BILOBA NEBA SEMEA Simpson familia Nork ez du ezagutzen familia ospetsu hau. Irakurri testuak eta asmatu nor den. Seguramente conocerás muy bien a esta famosa familia. Lee los textos y adivina a que personaje se refieren. Homer Marge Bart Lisa Maggie Abraham Patty Selma 8. saioa: Etxekoekin hizketan 1. Bakarrik dago. Bere bizitza aspergarria da. Bulegaria da. Gauean, etxean dago. Asko erretzen du, zigarro asko. Telebista gustukoa du; batez ere, Macgiver. Margeren ahizpa da. Barten izeba. 2. Bere koinatua, Homer, gorroto du. Orain bakarrik dago. Dibortziatuta dago, bi aldiz. Margeren eta Pattyren ahizpa da. Bere ilobak Bart, Lisa eta Maggie dira. 3. Etxeko txikia da. Barten arreba txikia da. Homerrek asko maite du. Hamabi hilabete ditu. Beti txupetea du ahoan. 4. Familiako burua da. 36 urte ditu eta Springfield herrixkako zentral nuklearrean egiten du lan. Eguna Donuts-ak jaten pasatzen du. Ezjakina, ahoberoa, tripontzia eta alferra da. Baina, gizon jatorra da. Margeren senarra da, Bart Simpsonen aita. 5. Homerren emaztea da. 34 urte ditu eta etxekoandrea da. Ilea urdinez tindatua du. Atsegina eta burutsua da. Tom Jones asko gustatzen zaio. Oso gidari txarra da. Patty Bouvierren ahizpa da. 6. Homerren eta Margeren alaba da. Zortzi urte ditu. Ikonoklasta, intelektuala, barazkijalea eta sentibera da. Oso ikasle ona da, oso burutsua. Saxoa eta poesia gustukoak ditu. Bere anaia, Bart, ezin du jasan. Batzuetan triste dago. 7. Simpson senar-emazteen semea da. Bere gurasoak Homer eta Marge dira. Hamar urte ditu eta oso bihurria da. Irudimentsua, ironikoa eta oso ganberroa, baina bihotz onekoa. Bi esaldi ditu: “Ni ez naiz izan”, eta “ Biderka ezazu zeroz zeure burua”. Lisa eta Maggie bere arrebak dira. 8. Zaharra da. Aitona. Oso jakintsua da. Gaixo dago, Alzheimer du. Gay eta lesbianen elkarteko presidentea da. ERANTZUN GALDERAK Responde a las preguntas. El ®en que ves detrás de algunos nombres significa de quién. Lo estudiaremos más adelante. Homer da Es Homer Homerren semea da Es el hijo de Homer Nor da aita? Nor da ama? Nortzuk dira amaren ahizpak? Nortzuk dira Margeren alabak? Nor da Lisa eta Maggieren anaia/neba? Nortzuk dira Barten arrebak? Magie eta Lisa ahizpak dira? Nor da semea? Nor da aitona? Nor da amona? Nor da izeba? Eta osaba? Nortzuk dira Selmaren ilobak? 8. saioa: Etxekoekin hizketan Nire familia Irakurri testuak eta lotu irudiekin Lee los textos y relaciónalos con las imágenes. AISA 1, 72/3 orç Ezkonduta nago. Idoia da nire emaztea, oso polita da. Ile beltza du. 12 urteko semea dut: Unai. Ezkonduta nago. Fernando da nire senarra, burusoila eta oso beltzarana. Mikel nire semea biboteduna da, eta alaba, Itziar, ile beltza. Itziarren senarra Iñigo da, ile kizkurra du eta futbolaria da. Bi urteko biloba dut: Aitor. Dibortziatuta nago eta seme txiki bat dut: Jon. Gurasoekin bizi naiz: Pello eta Mirari, oso gazteak dira, eta, gainera, jatorrak. Nire ahizpa, Nekane, albaitaria da, oso langilea da. Ezkongabea naiz. Amona eta Amarekin bizi naiz. Ama Arantxa da, ile beltza du eta berrogeita hamabost urte ditu. Amona Luisak laurogei urte ditu eta amaren etxean bizi da. Arreba bat dut, Maider. Ile motz-motza du, eta oso gaztea da, hogei urte. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Nire familia Deskribatu zure familia. Hurrengo klasean ikasgelan irakurri behar duzu testua. Describe a tu familia. En la siguiente clase leerás tu trabajo en clase. Michael ere hoteleko gelan dago. E-maiala idatzi du. Irakurri eta erantzun galderak. Michael también está en su habitación. Lee el e-mail que ha escrito y contesta a las preguntas. Michaelek bere lagunari e-maila idatzi dio. Kaixo, Frank: Zer moduz Alemanian? Ni primeran nago Euskal Herrian. Leku zoragarria da, hemengo jendea oso atsegina da eta euskara oso hizkuntza polita da. Hiru izarreko hotelean nago, Euskalduna da hotelaren izena eta hotelean neska bat ezagutu dut, Ana du izena. Argentinarra da, oso neska jatorra da eta Anarekin ibili naiz egun hauetan. Frank egon lasai, lagunak bakarrik gara, ez dugu ezer egin (kar-kar), baina neska hau oso ondo dago. Gipuzkoa ezagutu nahi dut pixka bat, Ordiziako azoka, sagardotegia ... nik, beti bezala, janaria dut buruan. Gaur goizean kalean Ana ikusi dut eta biok erosketak egin ditugu, zuretzat ere erosi dut gauza txiki bat. Gero ile-apaindegira joan naiz eta ilea moztu dut. Beno Frank, ondo segi eta hurrengora arte. Michael. Erantzun galdera hauek. Nolakoa da Euskal Herria? Nolakoak dira euskaldunak? Zenbat izar ditu Euskalduna hotelak? Nongoa da Ana? Nolakoa da Ana? Zer egin du Michaelek Euskal Herrian? 8. saioa: Etxekoekin hizketan Testua aztertzen Azpimarratu aditzak eta ikusi zer forma duten. Subraya los verbos y fíjate en su construcción. ¿Cómo se han formado? ¿Qué significado tienen? Zergatik jarri dugu batzuetan naiz eta besteetan dut? ¿Por que hemos usado auxiliares diferentes, a veces NAIZ y otras DUT? JAIKI NAIZ GOSALDU DUT DUTXATU NAIZ IBILI NAIZ JAN DUT EROSI DUT JOAN NAIZ EZAGUTU DUT IKUSI DUT MOZTU DUT Nor Nor-nork Michael Bilbora etorri ________. Lagunak oso handiak ________. Zuek lurrera erori _______ Ni Berlinen jaio ________. Ana dendara joan ________. Gu lanean hasi _________. Zuek autobusean etorri _________. Lagunak trenez joan __________. Haiek ez ______hegazkinez etorriko. Haurra ikastolan erori ________. Zu dendara pozik _______. Gu Gasteizen izan ________. Ikasleak erne egon _______klasean. Zu dendan sartu _________. Gu telebistan irten __________. Goizean Pellorekin egon _______zuek. Laguna ez _______urduri jarri baina ni oso urduri jarri _________. Guk abesti hori entzun _________. Zuek Karmele ikusi ____________. Lagunek piperrak erosi _________goizean. Patxik liburua ireki __________. Zuk begiak itxi ____________. Euskal Herriak oso hiri politak ________. Guk ez ________ den jan. Nork idatzi ___ e-maila? Lagunak eskutitza idatzi _______. Guk lan asko egin _________. Kepak ez _______ogirik jan. Neskak bi liburu eraman _________eskolara. Goizean goiz, txoriak janaria bildu ________. Guk ez ________perretxikorik bildu. Zuek iturria ireki _________. Lagunek plazan musika entzun ________. Du, du, du... da, da, da, Hori da nire duda! 8. saioa: Etxekoekin hizketan ADITZAK IRUDIAK IKUSI ETA IKASI ADITZA Fíjate en el dibujo y apréndete los verbos. Después de ver la imagen, intenta unir las dos columnas 8. saioa: Etxekoekin hizketan ESNATU ALTXATU GARBITU ESERI AGURTU JANTZI ATERA SARTU LAN EGIN DANTZATU GOSALDU BAZKALDU AFALDU EDAN IGO JAITSI JOAN ERAMAN EROSI IRAKURRI BIZIKLETAN IBILI ESKATU ORDAINDU JASO GIDATU EGUZKIA HARTU TXISTUA JO ANDAR EN BICICLETA BAILAR BAJAR BEBER CENAR COMER COMPRAR CONDUCIR DESAYUNAR DESPERTARSE ENTRAR IR LEER LEVANTAR LEVANTARSE LIMPIAR LLEVAR PAGAR PEDIR SALIR, SACAR SALUDAR, DESPEDIR SENTARSE SUBIR TOCAR EL TXISTU TOMAR EL SOL TRABAJAR VESTIRSE Jarri aditza Benito Lertxundi, Sting bezala, abeslaria da, baina ez du zalantzarik (dudarik) euskararekin. Ea nola moldatzen zaren zu. Jarri aditza hirugarren pertsonan. El cantante vasco Benito Lertxundi no tiene dudas con los verbos. A ver como te desenvuelves para rellenar los huecos en tercera persona Benito Lertxundiren eguna Sting bezala Benito Lertxundi abeslaria da. Orion bizi ____. Gaur goiz jaiki ____. Gosaldu ____ eta paseatzera joan_____. Gero, gitarra jo ____ eta abesti bat asmatu ____. Ondoren, kalera irten ___ eta ardo bat edan ___ tabernan lagunekin. Bazkaldu eta gero, siesta egin ____. Lokalera joan ____ eta taldearekin entseatu ____. Gauean, afaldu, liburua irakurri ____ eta ohera joan ____. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Anak lehengo pertsonan idatzi du e-maila. Osa ezazu NAIZ edo DUT aditzekin Ana ha escrito su e-mail en primera persona. Complétalo con los verbos NAIZ o DUT. Anak bere ahizpari Kaixo, txiki: Aspaldiko? Bai, egia da, ez ____ denborarik hartu, barkatu. Ni oso ondo nago, primeran eta zuek, zer? Euskal Herria ikusgarria da, usain berezia dago, belar usaina, euskaldunak zintzoak dira, agian hotzak ere bai. Orain arte ederki pasatu dut. Mutil bat ezagutu ____, Michael. Uff, oso dotorea eta polita da. Michael Alemaniatik etorri da eta biok gauza asko egin ditugu. Bilbo pixka bat ikusi dugu, oraindik ez dugu dena ezagutu, baina egun asko daude... Guggenheim ederra da benetan, museo asko bisitatu dut. Gaur goizean hamarretan esnatu ____, dutxatu _____eta hotelean gosaldu _____. Oso ogi ona dago hemen, baserriko ogia, gurina eta marmelada jarri diot eta ummm ze ona! Gero kalean ibili ____, pintxo bat jan_____, erosketak egin ditut Michaelekin eta hotelera etorri naiz, orain hemen nago. Musu handi-handi bat eta bihar arte. Anita Lotu bi zutabeak Euskal Herria ogia gosaldu du. Euskaldunak ikusgarria da. Michael esnatu da. Ana gaur berandu zintzoak eta hotzak dira. Anak gaur dotorea eta polita da. Idatzi zuk lagun bati e-maila eta kontatu gaur zer egin duzun. Escribe un e-mail a un amigo/a y cuéntale qué has hecho hoy. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Ikasgai honetan hau ikasi duzu: Familiako izenak Familiakoei eta lagunei e-maila idazten Aditzaren aspektua: Burutua Nor eta nork bereizten Deklinatu hitzak Amona____ oso jatorra da. Amona_____ hirurogeita hamar urte ditu. Gu___ ez gara joan, gu____ lan handia eduki dugu. Gure lehengusu ____ Bizkaian bizi dira. Lehengusu____ etxe polita dute. Ni___ familia handia dut. Horregatik, ni___ oso zoriontsua naiz. Mutil hau____ ez du anairik, mutil hau___ seme bakarra da. Gu___ ez daukagu arrebarik. Gu___ zer gara, mutilak ala neskak? Neska____ jatorrak dira. Neska___ umore ona dute. Gu____ hiru seme ditugu. Gu___ bost gara etxean. Jarri aditzak Gu gaur jaiki eta kalera joan ______. Autobusa hartu ____ eta lantegira joan _____. Han lan asko egin _____. Eguerdian, oso nekatuta, etxera itzuli _____. Bazkaldu, kafea hartu eta telebista ikusi _______. Arratsaldean ez ____ lan askorik egin lantegian. Ondo pasa dugu! Ni berandu jaiki ______ gaur. Autoa hartu eta Gasteiza joan _______. Han bilera izan ______. Berandu irten _____ bileratik eta, korrika eta presaka, taberna batean bazkaldu ________. Kaferik hartu gabe, bulegora joan eta eztabaida gogorra izan _______. Kalera joan _____ haserre. Garagardo batzuk edan _____ tabernan eta gero etxera joan _______. Hau mundu gogorra! 8. saioa: Etxekoekin hizketan BADAKIZU? ¿Sabias que..? Do you know? Weisst du, Saviez—vous que? Vôce sabia? Euskal komunikabideak Euskal komunikabideek lan asko egin dute, baina oraindik asko falta da egoera normalizatzeko. Euskal prentsa poliki-poliki aurrera doa. Oso zaila izan da euskal prentsaren bidea. Jazarpen asko sufritu ditu, garai txarrak pasatu ditu.1980an Argia aldizkaria sortu zen. 1990ean Euskaldunon Egunkaria. Krisi memento handiak bizi izan dira. 2003an Del Olmo epaile espainolak Egunkaria itxi eta Berria sortu zen. Euskal prentsa egoera larrian egon da eta dago. Berria oso egunkari ona da, euskara jatorra erakutsi nahi dute eta ikuspuntu euskalduna du. Euskal Telebista eta Euskadi Irratia hedabide publikoak dira eta haien egoera ona da. Euskal prentsa Berria eta hitza dira euskara hutsezko egunkariak Astekari gehiago ditugu. Sexu aldizkariak, zientzia aldizkariak, bertsolarik aldizkariak. Telebista Telebistak nahiko berriak dira Euskal Herrian. Orain arte erdaraz bakarri ikusi dugu telebista, baina gaur egun Euskal Herrian zortzi telebista ditugu. Xaloa telebista, Goierri telebista, Goiena telebista, Urdaibai telebista, Zarautz telebista, Ttipi-ttapa telebista eta Iparraldeko telebista eta Euskal telebista. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Irratia Euskal Herrian irrati asko ditugu. Euskadi Irratia eta EITB irratia musika irratiak dira. Iparraldean Gure Irratia, Irulegi Irratia eta Xiberoko Boza. Euskal Herria Irratia Nafarroakoa da eta Bizkaia Irratia Bizkaikoa. Interneten ere badituzu. 8. saioa: Etxekoekin hizketan Osagarri Eskutitza Osatu postala hitz hauekin. Completa la postal con estas palabras. behar dut berriro ditugu eguerdian eguzkia hemen laster arte zer moduz Kaixo, Lurdes,________? Ni, _______ oso ondo nago. Asteburu honetan eskiatzera etorri gara eta oso zorte handia izan dugu. Oso eguraldi ona dugu. Gauean elurra egin du eta goizean______. Gaur zortzietan jaiki gara. Eskiak jantzi eta pistara joan gara. Goiz osoa pasa dugu gora eta behera. Hamaiketan kafea hartu dugu eta _______mendira igo gara. ________hotelera jaitsi, bazkaldu eta siesta egin dugu, lasai-lasai. Arratsaldean Jacara joan gara. Jaca oso hiri polita da eta giro ona dago. Taberna asko dago eta trago batzuk hartu_______. Gero, hotelera, itzuli gara. Ederki afaldu dugu eta gero hoteleko tabernan egon gara. Pelikula ikusi dugu: Amenabarren “Los otros”, oso ona da. Oso gustura egon gara. Beno, neska, orain berandu da. Ohera joan behar dut. Bihar berriro eskiatu nahi dut eta garaiz jaiki________. Galdera asko dut zuretzat: Zer moduz lagunak? Ikusi al duzu Iñaki? Etorri nahi duzu Aste Santuan gure etxera? Idatzi laster eta erantzun galdera hauei. Ondo ibili eta________. Musu bat. Agur