Euskara 1 Zenbakiak Zenbakiak nola idatzi behar diren, zenbait argibide. Zenbaki kardinalak 0 : zero 1 : bat 2 : bi 3 : hiru 4 : lau 5 : bost 6 : sei 7 : zazpi 8 : zortzi 9 : bederatzi 10 : hamar 11 : hamaika 12 : hamabi 13 : hamahiru 14 : hamalau 15 : hamabost 16 : hamasei 17 : hamazazpi 18 : hemezortzi (hamazortzi) 19 : hemeretzi 20 : hogei 21 : hogeita bat 22 : hogeita bi 23 : hogeita hiru ...... 30 : hogeita hamar 31 : hogeita hamaika ...... 38 : hogeita hemezortzi 39 : hogeita hemeretzi 40 : berrogei 50 : berrogeita hamar 60 : hirurogei 70 : hirurogeita hamar 80 : laurogei 90 : laurogeita hamar 100 : ehun 200 : berrehun 300 : hirurehun 400 : laurehun 500 : bostehun 600 : seiehun 700 : zazpiehun 800 : zortziehun 900 : bederatziehun 1.000 : mila 2.000 : bi mila 3.000 : hiru mila 4.000 : lau mila 10.000 : hamar mila 100.000 : ehun mila 1.000.000 : milioi bat 1.000.000.000 : mila milioi (miliar bat) 1.000.000.000.000 : bilioi bat Hogeitik ehunerainoko zenbakiak honela idatziko dira 41: berrogeita bat 69: hirurogeita bederatzi 97: laurogeita hamazazpi Ehunekoak lotuta idatziko dira 300: hirurehun 500: bostehun 800: zortziehun Milakoak bananduta idatziko dira 4.000: lau mila 47.000: berrogeita zazpi mila 91.000: laurogeita hamaika mila Milioikoak ere bananduta 1.000.000: milioi bat 4.000.000: lau milioi 100.000.000: ehun milioi Ehunetik milarainoko zenbakiak horrela idatziko dira: ehunekoak eta hamarrekoak "eta" partikularekin lotuta: 225: berrehun eta hogeita bost 579: bostehun eta hirurogeita hemeretzi Milatik gorako zenbakiak idazteko, irizpide bera erabili 1.003: mila eta hiru 3.456: hiru mila, laurehun eta berrogeita hamasei 35.436: hogeita hamabost mila, laurehun eta hogeita hamasei 457.908: laurehun eta berrogeita hamazazpi mila, bederatziehun eta zortzi