AMEZAGA ETXEBARRIA, Asier. Ahozkotasunaren afera euskal kultura esparruan, 1960-1975 (Orality question in the Basque cultural field, 1960-1975). In Cultura e Oralidade: A negociación entre a tradición a transculturalidade nas linguas minorizadas. 2017.
Other formats:   BibTeX LaTeX RIS
Basic information
Original name Ahozkotasunaren afera euskal kultura esparruan, 1960-1975
Name (in English) Orality question in the Basque cultural field, 1960-1975
Authors AMEZAGA ETXEBARRIA, Asier.
Edition Cultura e Oralidade: A negociación entre a tradición a transculturalidade nas linguas minorizadas, 2017.
Other information
Original language baskičtina
Type of outcome Conference abstract
Field of Study 60202 Specific languages
Country of publisher Poland
Confidentiality degree is not subject to a state or trade secret
Organization unit Faculty of Arts
Tags kontrola_RIV
Tags International impact
Changed by Changed by: doc. Mgr. Ivo Buzek, Ph.D., učo 103619. Changed: 7/2/2018 11:52.
Abstract
60 eta 70. hamarkadetan euskararen kulturbidea aldarrikatu zen hainbat literatura, jakintza eta hezkuntza eremutan, euskarak bizitza modernoko komunikazio-tresna izan behar zuen. Horretarako, transformazio sakona suertatu zen euskal kultura esparruaren baitan, belaunaldi eta euskal kulturaren gaineko ikuskera ezberdinak h-aren lubakiaren alde batean eta bestean kokatu zituen 1968ko Arantzazuko biltzarra izan zen horren lekuko. H hizki mutuak, adierazle hutsak, garai hartan emandako joera bat ondo baino hobeto islatzen du: eskriturizazioaren pribilegioa, ahozkotasunaren gainean. Etxepareren hastapenak jarraituz, eskriturizazioa euskarak aurrera egiteko ezinbesteko pausua izan zen. Hala ere, prozesu horren ordaina, neurri handi batean, euskarazko praktika haragitu eta ahozkoak baztertzea edota indargabetzea izan zen. Literatura arloan, garaiko obra nagusiak (Txillardegi, Aresti) edo ahozko-generoen bazterketa izan dira horren lekuko. Hizkuntzaren ereduari dagokionez, euskara-ereduan ere komunikazio-modu jaso eta idatzizkoak gailendu ziren. Genero-harremanei dagokionez, literatura arloko gizonezkoen idatzizko produkzio errekonozitua hezkuntza arloko emakumeen ahozko erreprodukzio ikusezinari kontrajarri zaio. Komunikazio honen helburua, 60 eta 70. hamarkadetan euskal kultura esparruan suertatutako transformazioak ulertzea da, eskriturizazioaren nagusigoa eta ahoskotasunaren bazterketak oraindik ere dituen ondorioei erreparatuz.
PrintDisplayed: 17/5/2024 23:21